Skip to content

Hiru gizon atxilotu dituzte Betharramgo kasuari lotuta

Ici Pays Basque irratiak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak hiru gizon atxilotu ditu asteazken honetan, Betharramgo auziari lotuta. 1957 eta 2004 bitartean egin bortxaketak, sexu erasoak eta bortizkeria fisiko larriak leporatzen dizkiete. 

Atxilotutako gizonek 94, 70 eta 60 urte dituzte. 

Paueko fiskaltzak otsailean jakinarazi zuen ikerketa abiatuko zuela Betharramgo ikastetxe katolikoan urteetan zehar izandako bortizkerien ondotik. Dozenaka ikasle ohik salatu dituzte ikastetxe horretan jasandako tratu txarrak.

[articles:2137466]

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.